Opera kontzertua Musikenen, Gipuzkoako Esperientziaren Gelen eskutik

septiembre 22, 2008 at 7:08 pm (Prensa)

El Mundo Clásico a través de la Ópera irakasgaiari amaiera

‘El Mundo Clásico a través de la Ópera’ irakasgaiari amaiera emateko lehenengo kontzertua izango da larunbatean, urtarrilaren 26an, 12:00etan, Musikene egoitzan, Donostiako Miramar Jauregian. Irakasgai hori UPV/EHUko Gipuzkoako Esperientziaren Geletan ematen da. Kontzertua arien errezitala izango da, honako hauen operena: Monteverdi, Handel, Mozart, Bellini, Verdi, Cilea eta  Richard Strauss. Kontzertua Gipuzkoako Esperientzi Geletako langile eta ikasleei zuzendua dago, baina doanekoa eta irekia da gelaren edukieraren mugaren araberakoa.

Ekitaldia UPV/EHUko Estatuko Eliz Zuzenbidea eta Erromatar Zuzenbidearen saileko irakaslea den José Luis Alonsoren eta Josu Okiñenaren ekimenez antolatu da. Musikenen errepertorioko irakaslea da Okiñena, nazioartean asko ibilitako piano jotzailea, Musika Hamabostaldian egon ohi dena, eta Maria Curcioren ikaslea izanikoa Londresen. Maria Curcio Martha Argerich-en irakasle izan da, mundu mailan ospea duten beste pianista batzuen artean.

Josu Okiñena pianoan dela, honakook abestuko dute: Almudena Ortega sopranoak; honek merkatuan grabazio anitz ditu eta kantuko irakasle ospetsua da, Donostiako Orfeoian beste batzuen artean; Ainhoa Franco sopranoa; honek prestakuntza Orfeoian bertan hasi zuen eta orain nazioartean bere ahots kordako paper garrantzitsuei aurre egiteko prestatzen ari da; Maite Maruri,  mezzo-sopranoa, Logroño hirian kantuko nazioarteko saria; eta Cecilia Lavilla, esperientzia handiko sopranoa (Teatro Real, Hanburgoko Opera, Parisko Opera…), Felix Lavilla piano jotzaile handiaren eta Teresa Berganzaren alaba, azken mende erdi honetan kantuko mitoetako bat.

Advertisement
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.